Lankide:NoraCasais

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Gibel[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gibela guruin bat da; hau da, beste gorputzeko atal batzuei aginduak ematen dizkien konposatu kimikoak jariatzen dituen organo bat.

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore gorri iluna du eta forma triangeluarra. Giza gorputzeko guruin handiena da eta kilo eta erdi inguru pisatzen ditu. Sabeleko barrunbearen ezkerreko aldean kokatzen da, diafragmaren azpian.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gibelak funtzio ugari ditu: mantenugaien metabolismoan esku hartzen du entzimak sortuz, protronbina, beste konposatu kimiko batzuen artean.
Behazuna ekoizten eta gidatzen du; gainera, substantzia askoren gordailua da: A eta D bitamina, glukogenoa, proteina plasmatikoak, burdina

Behazun-maskuria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udare formako poltsa baten modukoa da. Hamabi zentimetro inguruko luzera du eta honen barruan pilatzen da behazuna. Askotan behazun-harriak eratzen dira organo honetan eta erauziak edo disolbatuak izan behar dira.

Ohiko gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gibelean oso ohikoak diren bi gaixotasun gerta daitezke: zirrosia eta hepatitisa. Gaixotasun horiek ehunen areagotzean edo organoaren hanturan dute oinarri.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Enciclopedia de la Anatomía: Atlas del Cuerpo Humano (1986). de Bernabé Ortega, Enric Gil. ISBN 958-634-000-7. Bogotá, Colombia.